"EH Bilduren oinarria dira elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra", hala ebatzi zuten atzoko, asteazkeneko, bileran bildu ziren kideek. Izan ere, Azpeitiko Baigera aretoan, Gipuzkoako EH Bilduren programa zehazteko lan-saioa egin zuten koalizioko politikariek eta herritarrek.
Besteak beste, elikagaiak "negozio" bihurtu direla esan zuten bilera hartan; hori dela-eta, nabarmendu zuten "
bertako ohiko ekoizpen moduak eta salmenta zuzena suntsitu" direla. EH Bilduren arabera, horren adierazle da baserritik bizi direnen kopurua %45 jaistea. Koalizioaren eta atzo bildutako herritarren hitzetan, erakundeek ahalbidetu dute, hein batean, elikaduraren negozio hori indartzea, eta Aldundiak beste joera bat hartu du jardun horretan.
Atzoko saioan bildu zirenek adierazi zuten "norabidea alldatu" duela EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundian; hori esaterakoan, honako adibideak jarri zituzten, eginiko lan gisa: "lanpostu berdeak, baserrietako bizimodua, bertako produktuen kontsumoa eta merkaturatzeko hurbileko bideak". Beraz, atzoko bileran hala erabakita, ildo bera jarraituko du Gipuzkoako EH Bilduk datorren legealdian.