Gipuzkoako EH Bilduk elikadura burujabetzako programa zehazteko bilera irekia egingo du gaur, 17:00etatik aurrera, Baigeran. Hauteskunde programa eta edukiak finkatzeko helburuarekin, lan-saioan izango dira X
abier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.
Koalizioak azaldu duenez, bestak beste, honako gaiak landuko dituzte: lehen sektoreak azken urteetan pairatutako gainbehera, Aldundiak esparru horretan hartutako bidea eta neurriak edota etorkizunerako dituzten erronkak. Otsailaren 4an ziren bilera hori egitekoak, baina eguraldi txarra zela-eta, atzeratu egin behar izan zuten.