Shaun arditxoen taldeak irabazi du mozorro gaueko sari handia

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko otsailaren 17a

Giro bikaina jarri zuten herrian atzo, astelehena, mozorro festan parte hartu zuten herritar guztiek. Batzuk kalean ibili ziren, bueltaxka ematen; besteak, ordea, emanaldiak prestatu zituzten plazan eta Alde Zaharrean antzezpenak egiteko. Emanaldien ondoren, Azpeitiko Udalak, urtero legez, sariak eman zizkien mozorro politenei edo originalenei. Honakoak dira irabazleak: Taldekako sariak Lehen saria. Shaun arditxoak. 800 euro. Bigarren saria. ‘A ze koadroa’ erromeria. 700 euro. Hirugarren saria. Spinning taldea. 500 euro. Laugarren saria. Hamelingo txirula jolea eta sagutxoak. Taldeko kideentzat afariak. Sariak, banaka Lehen saria. King Kong gorila. 200 euro. Bigarren saria. Madalenako ospitalea. 150 euro. Hirugarren saria. Lutxurdiyo harriye eta Etxarreta. Bi afari. Tabernetako saria Aiama taberna. Hondartza nudista. Bi afari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide