Gaua argitu dute Azpeitiko mozorroek

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko otsailaren 17a

http://youtu.be/qG2JQoyTH0c Txikiteo elegante egunaren ostean, azpeitiarrek umore onarekin hartu dute karnabaletako bigarren festa eguna. Eguraldiak arnasa eman die herritarrei gauez, eta giro onean ari dira ospatzen festak Azpeitian. Musika ez da falta herriko Alde Zaharrean: txarangak, joaldunak, batukada, ginasioko musika… denentzat eta denetarik aurki daiteke gaurkoan herriko kaleetan. Bihar bukatuko dira jaiak Azpeitian, eta honakoa da azken eguneko egitaraua: Astearte Karnabala: 6:15. Udal Musika Bandaren goiz eresia. 06:45. Zezenaren irteera girotzeko Izarraitz txistulari taldearen eta Udal Musika Bandaren emanaldia. 07:00. Sokamuturra. 12:00. Herriko banda gaztearen kalejira. 16:00. Umeentzako jolasak eta partea Olazko Andre Mariaren plazan. 16:15. Zezenaren irteera girotuko dute txistulariek, musika bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak. 16:30. Sokamuturra. 20:00. Suzko zezena plazan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide