Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritar pila batek parte hartu du aurten Azpeitiko karnabaletako desfilean. Euria egingo zuela bazirudien ere, erakustaldirako eutsi egin dio eguraldi onak, eta giro bikainean egin dute Alde Zaharreko ibilbidea gaztetxoek eta helduek. Denetik jantzi dute gaurkoan azpeitiarrek; ez dira falta izan animaliak, printzesak, piratak, pailazoak eta heroiak. Gero eta heldu gehiagok hartzen du parte karnabaletako desfilean, eta horrek aitzakia ematen die eguna luzatu, eta gaua amaitu bitartean jaiaz gozatzeko.