Korrika Kulturaleko lehen ekitaldiak egin dituzte asteburuan

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 16a

Korrika Kulturalari hasiera eman diote Azpeitian. Ostiralean, Fausto, herritar eredugarri antzerki obra egin zuten Soreasu antzokian; eta larunbatean, berriz, mus txapelketa jokatu zuten Sanagustin kulturgunean. Manex Geretak eta Unai Iparragirrek irabazi zuten lehiaketa, eta Azkoitiarren kontra jokatuko dute aurki, Gipuzkoako txapelketara zein bikote joango den erabakitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide