Euripean hasi da txikiteo elegante eguna Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 15a

Eguraldiak lagundu ez badu ere, umore onez hasi dute azpeitiarrek txikiteo elegante eguna. 12:00etan sokamuturra izan da herriko kaleetan; eta, ondoren, artzain-inudeek Alde Zaharrean eta Frontoi Txikian dantza egin dute, danborjoleen laguntzarekin. Eguna hasi besterik ez da egin, eta arratsaldean ere sokamuturraz gozatzeko aukera izango dute azpeitiarrek. Ohi bezala, Erdi Aroko arropak jantzi dituzte emakumeek, eta trajez irten dira kalera gizonak. Hala ere, aterkia hartu behar izan dute guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide