Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egun handiak iristear dira Azpeitira, eta haurrak hasi dira dagoeneko karnabalen etorrera ospatzen. Gaur, ostirala, eskoletan ospatuko dute mozorro festa, eta igandetik aurrera lehertuko da jaia herrian. Irudietan, Iraurgi Ikastetxeko eta Urola Ikastolako haurrak agertzen dira; Ikasberri Azpeitiko Ikastolak iluntzean egingo du euskal inauterietako desfilea.