Bertso saioa egingo dute gaur, ostirala, Azpeitiko Orkatz kultur elkartean

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 13a

Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Beñat Lizaso bertsolariek abestuko dute, 22:30etik aurrera.

Bertso saioa egingo dute gaur, 22:30etik aurrera, Azpeitiko Orkatz kultur elkartean. Orkatz Libre taldeak antolatu du ekitaldia, eta Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Beñat Lizaso bertsolariek kantatuko dute. Orkatz konfiskatzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzia-n, uztailaren 30ean. Hori dela-eta, Libre taldea ekitaldiak antolatzen ari da, epaiaren kontrako iritzia adierazteko eta Orkatzi babesa emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide