Inauterietako guatekea egingo dute zapatuan, 22:30etik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udal Musika Bandak, KBeat taldeak eta Olatz Prat abeslariak eskainiko dute kontzertua, eta "festa girokoa" dela esan dute. Sarrera doan izango da, eta bi sari emango dituzte: mozorrorik onena janzten duenak bi lagunentzako afaria irabaziko du, eta giro onena jartzen duenak ere beste otordu bat irabaziko du.
Azpeitiko Udalak herritar guztiak animatu ditu guatekean parte hartzera.