Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko logo berria.
Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdirako izen-emate epea ireki dute gaur. 1.300 dortsal salduko dituzte, 21 eurotan federatuentzat eta 24 euroko prezioan gainontzekoentzat. Parte hartzeko,
www.azkoitia-azpeitia.com webgunearen bidez eman behar da izena. Maratoi Erdiko izen-ematearekin batera, egun berean egiten den lasterketa herrikoirako ere ireki dute inskripzioa; kasu horretan, 400 dorsal eskainiko dituzte, eta hamar euroko prezioa izango dute.
Patinatzaileen lasterketa, berrikuntza gisa
Berrikuntza bezala, patinatzaileen lasterketa jarri dute aurtengoan antolatzaileek. Lasterketa herrikoiaren ibilbide bera izango du (7,5 kilometro), eta 200 dortsal salduko dituzte. Proba honen prezioa 12 eurokoa da.
Martxoaren 5etik aurrera, bost euro garestituko dituzte proba guztietako prezioak.