Ikastaroa doan da, eta herritar guztiei zuzendua dago. Datorren astelehenean, otsailaren 16an, eta hurrengoan, hilaren 23an egingo dituzte saioak, 17:15etik 18:30ak arte, haur eskolan (Artzubia hiribidea, 7). Antolatzaileek azaldu dutenez, mugatuak izango dira taldeak, beraz, ostiralerako izena eman beharko dute interesa dutenek. Horretarako, bi aukera dituzte: 943-81 63 80 telefonora deitzea edo ana.cendoya@iraurgi.com helbidera mezua bidaltzea.