Azpeitiko Udal Liburutegia eta Gazteria saila elkarlanean hasi dira, gazteei zerbitzu osagarria eskaintzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 9a

Liburutegiko sarreran Gazte Informazio Bulegoko arbela jarri dute eta lantzen diren tailerren material osagarrien zerrenda egin nahi dute, unean-unean.

Udal Liburutegiak eta Gazteria sailak elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute. Hori dela-eta, esate baterako, Gazte Informazio Bulegoko panel iraunkorra jarri dute liburutegiko sarreran, lan eskaintzak, bekak, diru-laguntzak eta informazio interesgarria zintzilikatzeko. Bestalde, jakinarazi dute Gazteria sailak antolatzen dituen hitzaldiez eta tailerrez liburutegian dauden liburu eta DVDekin zerrenda bat jarriko dutela, gai horien inguruan gehiago sakondu dezaten herritarrek. Adibidez, dagoeneko jarri dute dokumentu bat igandean egin zen mozorro tailerrari buruzko materialaren informazioarekin. Liburutegiaren eta Gazteria sailaren arabera, elkarlanaren "hasiera baino ez" dira egitasmo horiek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide