Eski nordikoa egiteko haurrentzako irteera antolatu Lagun Onak MBk

Nerea Uranga 2015eko otsailaren 9a

Otsailaren 21 eta 22rako gaztetxoentzako asteburuko irteera antolatu du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak. Lintzako aterpera joango dira, eta eski nordikoa egingo dute bertan. Irteeran parte hartzeko gaztetxoek eta bazkide direnek 27 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 35 euro; bazkide diren helduek 41 euro eta gainontzekoek 50 euro. Ordainean autobusa, aterpeko egonaldia, larunbateko afaria eta igandeko gosaria eta bazkaria sartuko dira. Eskien alokairua eta pistak eguneko 7,5 euro kostatuko dira. Plazak mugatuak dira eta ahalik eta azkarren eman beharko da izena Mendizaleen tabernan edota www.lagunonakmb.org webgunearen bidez. Otsailaren 21ean, 08:00etan, irtengo du autobusak Azpeitiko plazatik, eta egonaldia Lintzako aterpean egingo dute, eta ondoko pistetan eskiatuko dute larunbatean eta igandean. Eraman beharreko materiala da: lotarako zakua, elurretako arropa eta larunbat eguerdirako jatekoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide