XXXVI. Sokamuturra Argazki Lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak inauterietarako, beti legez. Imanol Elias saria irabazi nahi duten herritarrek sokamuturraren inguruko argazkiak aurkeztu beharko dituzte, beti ere, inauteri giroan aterata; hau da, otsailaren 15ean, 16an eta 17an ateratako argazkiek izango dute parte hartzeko aukera.
Gaia
sokumuturra zuri-beltzean da, eta argazkilari bakoitzak bost irudi aurkezteko aukera izango du. Argazki Elkartearen lehiaketa guztietan bezala, egile bakoitzak sari bakarra jasotzeko abagunea izango du.
Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko jarraitu beharreko oinarriak:
- Argazkien neurria: 20x30 cm-ko argazkiak aurkeztu behar dira.
- Formatua: .jpg formatua izan behar dute argazkiek, eta diskoan aurkeztu behar dira.
- Izendatzea: Argazkien izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa jarri behar zaizkie.
- Bidalketa: Lanak gutunean bidali behar dira helbide hauetara: Azpeitiko Argazki Elkartea, Perez Arregi 1, 1. 20730 Azpeitia edo Azpeitiko Correos-eko 326 kutxa zenbakia.
- Epea: Otsailaren 26an, ostegunean, 22:00etan amaituko da.
- Epai-mahaia: Argazki Elkarteak aukeratuko du.
Sari hauek banatuko dituzte matxoaren 7an, erakusketaren irekieran:
Lehen saria: 365 euro eta garaikurra.
Bigarren saria: 235 euro eta garaikurra.
Hirugarren saria: 200 euro eta garaikurra.
Laugarren saria: 120 euro.
Bosgarren saria: 80 euro.
Sari berezia, koloretan
Sari berezia emango dute inauterietako jai giroa hobekien islatzen duen argazkiari. Hain zuzen, Iñaki Joaristi
Altzarte saria emango diote irabazleari: 150 euro eta plaka emango dizkiote. Sari honetarako, bi argazki aurkez daitezke, arestian aipatutako arauei jarraiki.
Argazki Elkarteak jakinarazi duenez, martxoaren 7an erakusketa irekiko dute argazkiekin, eta herritarrei aukera emango diete haiei botoa emateko. Boza ematen dutenen artean hamar argazkiren irudiak zozkatuko ditu elkarteak. Bestalde, azaldu dute erakundearen jabetzan geldituko direla saritutako argazkiak; gainontzeko irudiak jasotzeko aukera izango dute erakusketa amaitu eta 15 egunera.
Parte-hartzaile guztiek batera afalduko dute, ohiturari jarraituz. Izan ere, irabazleek diruaren %30 jartzen dute guztien afaria ordaintzeko, gainontzekoa norberak pagatuko du.