Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bukatu dira Loinazko San Martin jaiak Matxinbentan. Goizean, meza, umeentzat itxulapiko puskatzea, artisau azoka eta pilota partidak izan dituzte, txistulariez eta trikitilariez lagunduta. Arratsaldean, berriz, herri kirolariak aritu dira auzoko pilotalekuan, aizkoran eta harri-jasotzen. Asteazkenean hasi ziren festak Matxinbentan, santa eskearekin; eta gaur, igandea, amaiera eman diete, giro onean. Astean zehar errifak saltzen jardun dute auzotarrek, eta ekitaldiak amaitzean egin dute zozketa. 0724 zenbakiaren jabeak eramango du etxera otarra; eta 3.325 zenbakia atera dute ordezko gisa. Oraindik ez dira agertu zenbakien jabeak.