Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:00etan puntuan hasi da kaldereroen desfilea Azpeitian, eta herritar pila batek parte hartu du ekitaldian. Beti legez, Arana kaletik abiatu dira Hungariako kaldereroak, eta herriko Alde Zaharra zeharkatu dute, inauteriak iristear direla iragarriz. Behin plazan, haur eta helduek Trapu zaharrak eta Kalderero martxa kantak abestu dituzte, Udal Musika Bandaren doinuek eta zartaginen eta mailuen zaratak lagunduta. Ekitaldia amaitutakoan, gurdi eta guzti joan dira etxera kaldereroak.