Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguzkiko Muinoa gainean (Leitza) zegoenean hil da, dirudienez arrazoi naturalengatik. Hainbat komunikabidek jaso dutenez, 17:30ak aldean gaizki sentitzen hasi da, eta berarekin zeudenek abisua eman dute eta Guardia Zibila eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Konorterik gabe aurkitu dute eta ordubetez aritu dira hura bere onera ekarri nahian. Antza, laguntza emateko helikopteroz iristea zen asmoa, baina tokiaren ezaugarriengatik, ezin izan dute.