Iraurgi Ikastetxean ingeleseko Cambridge-ko azterketak egiteko izen-emate epea zabaldu dute. Deialdia irekia da, eta Iraurgiko idazkaritzara joan behar da izena emateko. Otsailaren 1ean ireki zuten epea, eta martxoaren 25ean bukatuko da. Dagoeneko hamar urte daramatza Iraurgi Ikastetxeak Cambridge-ko azterketak egiteko aukera eskaintzen.