Azpeitiko Udakak eta Sokaitz eskalada kirol elkarteak hitzarmena sinatu dute. Akordio horren arabera, Udalak Loiola 91ko eraikineko lokal bat utzi dio klubari, eta kirol elkartekoek egokitu egin dute. Hala ere, klubak 200 euroko alokairua ordaindu beharko du lokalagatik.
Bestalde, Udalak adierazi du beraiek "beharrezko material guztia" finantzatu dutela, 30.000 euro jarrita. Hitzarmenak jasotzen duenez, azpeitiar guztientzat irekia izan beharko du lokalak, eta Kirol Patronatuko bazkideek, langabetuek eta ikasleek, eskalada taldeak ezarritako kuotaren erdia bakarrik ordainduko dute. Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie Sokaitz taldeko kideei, beraien lanagatik ez balitz, "maila horretako proiektua" gauzatzea "ezinezkoa" litzatekeelako.