125 lagunek eman dute izena dagoeneko Azpeitiko Zuzenien proban

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko otsailaren 6a

Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Txapelketa ere izango da aurtengoan lehiaketa.

Nerea Amilibia Zuzenien proban. Azpeitiko Zuzenien proba martxoaren 1ean jokatuko dute, eta aurtengoan Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Txapelketa ere izango da lasterketa bertikala. Horrez gain, ibilbide berria izango du lasterketak: irteera plazatik izango da, eta amaieran Xoxoteko gainean egingo dute, 500 metroko zeharkaldia egin ostean. Dagoeneko 125 kirolarik eman dute izena proban, Lagun Onak Mendi Bazkunako ordezkariek jakinarazi dutenez. Izena eman dutenen artean, kirolari hauek nabarmendu dituzte Lagun Onak-ekoek: Iñigo Lariz, Walther Becerra, Javi Dominguez, Mikel Larrañaga, Montserrat Vasquez eta Nerea Amilibia. Euskal korrikalariez gain, Espainiakoek eta Frantziakoek ere parte hartuko dute. Selekzioan parte hartzeko aukera Zuzenien Euskal Herriko txapelketa izango denez, bertikaleko kategoria guztietako lehen hiru sailkatuak Euskadiko selekzioan hartuko dute parte. Selekzioan lehiaketa asko jokatuko dituzte, Espainiako kopa , besteak beste. www.lagunonakmb.org wegunean informazio gehiago aurki daiteke, eta izena eman daiteke, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide