Gipuzkoako EH Bilduk ez du egingo arratsalderako aurreikusia zuen bilera. Nekazaritzari eta elikadura burujabetzari buruzko Gipuzkoako programa zehaztea zen bileraren xedea; baina, eguraldi txarra dela-eta, atzeratu egin dute. Ziur aski, hilaren 11n, asteazkenean, egingo dute bilera, 17:00etan Baigerako aretoan. Hala ere, talde politikoak ez du guztiz konfirmatu informazioa.