Ez dituzte ohiko dantza jauziak egingo hilaren 8an, igandean. Oro har, hileko bigarren astean egiten dituzte mutxikoak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Itsasi Dantza Taldeak eta Ikasberriko dantza eskolak antolatuta, baina hilabete honetan igande karnabala suertatu da egun horretan, beraz, bertan behera utziko dute ekitaldia. Udal Musika Bandak eta Argazki elkarteak urteroko musika kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, eta eguraldi txarra aurreikusi dutenez eta kultur taldeek "elkarrenganako errespetua" mantendu nahi dutelako, martxoaren 8an egingo dute hurrengo saioa.