Hasi dira santa eskean eskualdean

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 4a

Santa Ageda bezpera da gaur, asteazkena, eta eskualdeko haur eta heldu guztiak prestatu dira baserritar jantziarekin kalera irteteko. Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako haurrak izan dira lehenak, 10:00etarako irten baitira herriko kaleetara, eguraldi txarrari aurre eginez. Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, "eztarriz sano" dabiltza azkoitiarrak kalerik kale. Azpeitian ere elurrari aurre egin eta santa eskean dabiltza hainbat lagun. Inguruko beste eskola batzuk ikastetxean ospatuko dute jaia, eta badira gauez abestuko dutenak ere, esate baterako, Azpeitiko Ikasberri ikastola. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, esaterako, ikastetxe barruan aritu dira koplatan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide