Tailerreko kartela.
Inauteriei begira, haur eta gurasoentzat mozorro tailerra antolatu du Gazteria Sailak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, iganderako, otsailaren 8rako. 17:00etan jarri dute hitzordua. Parte hartzea doan den arren, antolatzaileek eskatu dute aurrez izena emateko, antolaketa lanak errazteko helburuarekin. Horretarako, beraien bulegora joan daiteke, 943 15 71 60 zenbakira dei daiteke edo mezua bidal daiteke
gib@azpeitia.eus helbide elektronikora.