300 lagunetik gora bildu dira Azpeitian, gaur Madrilen epaituko dituzten bi gazteak babesteko

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko otsailaren 2a

Terrorismoa goratzea eta atxiloketaren unean ihes egiten saiatzea egotzi diete gazteei, eta bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra eskatu du fiskalak. Horrez gain, zortzi urteko inhabilitazioa, isuna eta gizarte-lanak egitea ere galdegin du.

Otamendiri eta Alegriari babesa adierazteko argazkia. (Uztarria.eus) 300 lagunetik gora bildu ziren ostiralean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, gaur  Madrileko Audientzia Nazionalean epaituko dituzten Xabier Otamendiri eta Orhantza Alegriari babesa adierazteko. Terrorismoa goratzeagatik eta atxiloketaren unean ihes egiten saaiatzeagatik epaituko dituzte Azpeitiko gazteak, eta bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak. Zigor horrez gain, zortzi urteko inhabilitazioa, bien artean ordaindu beharreko 4.020 euroko isuna eta bederatzi eguneko gizartearen mesederako lanak egitea ere galdegin du fiskalak. Azpeitiko Libre taldeak elkarretaratzea deitu du biharko, astearterako, eta azaldu dute epaiketaren nondik-norakoak azalduko dituztela, 19:30ean plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide