Gipuzkoako EH Bilduren nekazaritza arloko programa zehazteko bilera egingo dute Azpeitian

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko otsailaren 2a

Asteazkenean, 17:00etan, Baigerako aretoan egingo dute batzar irekia, eta han izango dira Xabier Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Artxiboko irudia. Gipuzkoako EH Bilduk nekazaritza arloko programa finkatzeko bilera irekia egingo du asteazkenean, hilaren 4an, Azpeitiko Baigera aretoan.17:00etan da batzarreko hitzordua, eta bertan izango dira Xabier Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bilduren hautagaia eta Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria. Bilera hori Puntuz puntu egitasmoko saioa da, hau da, EH Bilduren Gipuzkoako programa osatzeko herriz herri egiten ari diren batzarretako bat da Azpeitikoa ere. EH Bilduk jakinarazi duenez, besteak beste, honako gaiak landuko dituzte asteazkenean:  lehen sektoreak azken urteetan izandako "gainbehera", Aldundiak harturiko bidea, neurriak eta etorkizuneko erronkak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide