Igeriketa ikastarola antolatu du Azpeitiko Kirol Patronatuak, 7 hilabete eta 2 urte bitartean dituzten umeentzat. Ikastaroa larunbatetan izango da, eta ordu erdiko saioak egingo dituzte haurrek. 9:30ean, 10:00etan eta 10:30ean eskainiko dute zerbitzua. Egutegiari dagokionez, apirilaren 11n izango da lehen eskola, eta ekainean amaituko da ikastaroa.
Izen-ematea zabalik dago jada, eta honakoak dira prezioak: 38,40 euro bazkideentzat eta 67,20 euro gainontzeko herritarrentzat. Igerilekura joanda edo telefonoz deituta eman daiteke izena. Honakoa da zenbakia: 943 81 41 21.