Asier Blas soziologoa (Berria.eus)
Gure Esku Dago taldeak antolatuta,
Europako sezesio prozesuak: Iragana eta oraina hitzaldia eskainiko du Asier Blas soziologo eta EHUko
Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakasleak asteazkenean, hilaren 4an, Azpeitian. Sanagustin kulturgunean izango da solasaldia, 19:00etatik aurrera.
Blas aditua da Europako Ekialdeko herrialdeetako sezesio prozetuetan eta politikan. Hori dela-eta, Europan izandako bereizte prozesuez eta bidean daudenez hitz egingo du soziologoak, Euskal Herriaren etorkizuna ere kontuan izanda.