Unai Arroyok eta Majida Maayoufek irabazi dute Ikasberri Krosa

Ane Olaizola 2015eko otsailaren 1a

Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, XVII. Krosa jokatu dute dozenaka korrikalariek goizean, ikastola inguruan. Aurtengoa, gainera, Euskadiko Txapelketa ere izan da. Umeen txanda eta gero, gizonezko helduak, 55 urtetik gorako gizonezkoak eta emakume helduak, senior mutilak eta senior neskak lehiatu dira, eta eguraldi kaskarra izan bada ere, dozenaka lagun joan dira korrikalariak animatzera. Senior gizonezkoetan, Unai Arroyo Cabeza (Tolosa C.F.) izan da irabazlea, eta honek eraman du Euskadiko txapela ere. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira Eneko Agirrezabal Telleria (Txindoki Atletismo Taldea) eta David Garcia Gil (Durangaldea Running). Emakumezkoetan, berriz, Majida Maayouf (Atletismo Santutxu) izan da kroseko azkarrena, eta haren atzetik helmugaratu dira Iraia Garcia Etxeberria (Atletismo Santutxu) eta Maite Mayora Elizondo (Goierri Garaia). Dena den, Maayouf Euskal Herrian jaiotakoa ez izanik, Garciak jaso du Euskadiko Txapelketako txapela. Hala, Mayora Euskadiko azpitxapelduna izan da, eta krosean laugarren sailkatu den Aratz Rodriguez Bilbaok (Atletismo San Sebastian) hirugaren postua lortu du Euskadiko Txapelketan. Gainontzeko sailkapenak Gipuzkoako eta Euskadiko Atletismo Federazioen webguneetan aurkitu daitezke. [nggallery ID=7]        

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide