Urola ibaia, Madalenako ospitale parean. (Uztarria.eus)
Azpeitiko Urola ibaiko uraren mailak gora egin du azken orduetan. Eguerdian, abisu horia eman du Ibaiederrek Matxinbentan, eta arratsalde inguruan hasi dira arazoak Azpeitian. Udaltzainek Madalena ospitalearen inguruan aparkatuta dauden autoak kentzeko eskatu dute, eta zigilatu egin dute eremu hori.
Dagoeneko Urola ibaiko urek gainezka egin dute ospitale inguruan, eta eraikina husten hasi dira. Datozen orduetan jarraitu egingo du euriteak, Euskalmeten arabera.