Urola Erdiko historiaurreari buruzko hitzaldi zikloa hasiko da asteartean, 'Hezurren egia' egitasmoaren baitan

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urtarrilaren 30a

Azpeitiko Antxieta Arkeologia Taldeak eta Azkoitiko Munibek egindako aurkikuntzak eta lanak herritarrei ezagutaraztea da helburuetako bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan Hezurren Egia egitasmoa, 2013ko partaidetzazko aurrekontuetan Urola Erdiko herritarrek hala erabakita. Hori dela-eta, 30.000 euro bideratu dituzte bailarako historiaurrea gizartzeratzera. Besteak beste, informazioa banatu dute Urola Erdiko udalerrietan, etxez etxe. Horrez gain, asteartean hitzaldi zikloa hasiko da, zenbait aditurekin. Honakoa da Hezurren egia proiektuko hitzaldien egutegia: Otsailak 3, asteartea, 19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
  • Urolako sorrera geologikoa, Martin Arriolabengoa EHUko geologoa.
  • Urolako lehen biztanleak, Albaro Arrizabalaga, EHUko irakaslea eta Aranzadiko arkeologoa.
  • Izotz aldia Kantauri itsasoko ertzean: Urola, Maria Jose Iriarte, Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea (EHU) eta Aranzadiko Arkeologoa (gaztelaniaz).
Otsailak 10, asterartea, 19:00etan, Azkoitiko Elkargunean.
  • Ehiztari eta nekazarien artean: Neolitoaren hasiera Urolan, Miriam Cubas Aranzadiko arkeologoa (gaztelaniaz).
  • Urolako lehen herrixkak, Sonia San Jose Aranzadiko arkeologoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide