Asteartean amaituko da Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko arropak eskatzeko epea

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urtarrilaren 29a

Arropak probatu nahi dituztenek Aitzaki Kirolak dendara joan beharko dute.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko arropak eskatzeko epea datorren asteartean, otsailaren 3an, amaituko da. Izan ere, epea luzatzeko erabakia hartu dute bertako kideek. Txirrindulari taldearen lokalean ekipazioa probatu eta eskatzeko denbora-tartea amaitu denez, Aitzaki Kirolak dendara joan beharko dute interesa duten herritarrek. Orain arte bezala, arropak eskatzerakoan, 20 euroko bermea ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide