Txikiteo elegante eguneko kale-jiran danborra jotzeko entseguak datorren hastean hasiko dira

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urtarrilaren 28a

Otsailaren 6an eta 12an egingo dituzte entseguak, eta parte hartu nahi dutenek Udalean eman behar dute izena.

Artxiboko irudia (Uztarria.eus) Izen ematea irekita dago, nahi duenak Txikiteo elegante eguneko artzain-inudeen kale-jiran danborra jo dezan. Udaleko Festa batzordeak herritarrak animatu nahi ditu inauterietako igandean parte hartzera, eta dagoeneko izena eman daiteke udaletxeko Kultur bulegora joanda edo 943 15 07 68 telefono zenbakira deituta. Datorren astean hasiko dira entseguak, ostailaren 6an, eta otsailaren 12an egingo dute bigarrena eta azkena. Itsasi dantza taldearen lokalean, Urola kaleko 6 behean, izango dira entsegu horiek, 21:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide