Lagun Onak Mendi Bazkuna irteera batean, artxiboko irudia. (Lagun Onak MB)
Lagun Onak Mendi Bazkunak irteera antolatu du larunbatean eta igandean Moncayora (Aragoi-Castilla eta Leon, Espainia) joateko. Horretarako, ordea, beharrezkoa da federatuta egotea; eta bihar, ostegunean, bukatuko da izena emateko epea. Txangoan parte hartu nahi dutenek Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernara joan behar dute, eta 70 euro ordaindu beharko dituzte. Lagun Onak-eko bazkidea izanez gero, prezioa 60 eurokoa da, eta 40 eurokoa ikasleentzat.
Moncayo-Moncayo Amabirjinaren ibilbidea egingo dute; eta horretarako, larunbatean, 6:00etan irtengo dira Azpeititik. Parte hartu nahi dutenek beraien materiala eman beharko dute, hau da, kanproiak, pioleta, zakua eta izarak. Bestalde, prezioan sartzen dira autobusa, ostatua eta pentsio erdia. Igande arratsaldean iritsiko dira mendizaleak Azpeitira.