Azpeitiko Oñatz auzoan baserribideak hobetu ditu udalak

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 28a

Oñatz auzoan Murgil baserritik Ihate aldera 700 metro bide hobetzeko lanak egin ditu Azpeitiko Udalak, betoia botata. Lan hauek, auzotarrek Denon Artean parte-hartze prozesuan eskatutakoari erantzuteko egin dituzte. 47.500 euro kostatu dira lanak, horietatik 31.500 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko ditu. Izan ere, aldundiaren 2013ko partaidetzazko aurrekontuetatik diru zati bat baserri bideak konpontzera bideratzea erabaki baitzen. Gainontzeko dirua, 16.000 euro, Azpeitiko Udalak ordainduko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide