Argazki jendetsua aterako dute ostiralean, hilaren 30an, 19:30ean, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, auzipetutako Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi gazteei babesa eskaintzeko. Azpeitiko gazteei egotzi diete 'Pou askatu' idaztea eta atxiloketaren unean ihes egiten saiatzea. Hori dela-eta, otsailaren 3an epaituko dituzte Alegria eta Otamendi, Madrileko (Espainia) Auzitegi Nazionalean.
Azpeitiko Libre taldeak antolatu du argazkia, beraien arabera, "guztiz neurriz kanpokoa" delako eskatzen dieten zigorra.