Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Herritarren formazioaren aldeko apustuarekin" jarraitzeko asmoa du Azpeitiko Udalak. Hori dela eta, Hobetu programaren bidez, geriatriako laguntzaile titulazio ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa egiteko interesa dutenek, ostirala (urtarrilak 30) bitartean izena eman behar dute Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Izena emateko garaian NA (Espainiako Nortasun Agiria) eta duten titulazioa aurkeztu beharko da.