Igandean jokatuko dute Ikasberri Kirol Elkartearen XVII. krosa

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urtarrilaren 27a

Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako XVII. Krosa jokatuko dute korrikalariek igandean. Herri-krosaz gain, Euskadiko txapelketa ere izango da aste honetakoa, eta o9:45etik aurrera egingo dituzte lasterketak. Federatuentzako probak dira 13:00ak arte jokatuko dituzten guztiak, baina Euskadiko txapelketak 11:30etik aurrera hasiko dira. Honakoa izango da ordutegia: 09:45ean, Jubenilak eta juniorrak. 2.550 metro. 10:00etan, Kimuak neskak. 1.150 metro. 10:15ean, Kimuak mutilak. 1.150 metro. 10:30ean, Infantilak. 1.150 metro. 10:45ean, Kadete mutilak. 2.550 metro. 11:15ean, Kadete neskak. 1.650 metro. XIV. Euskadiko kros txapelketa 11:30ean, gizonezko helduak. 5.150 metro. 12:00etan, 55 urtetik gorako gizonak, eta emakume helduak. 4.050 metro. XIV. Euskadiko kros motzen txapelketa 12:30ean, Senior mutilak. 4.050 metro. 13:00ean: Senior neskak. 4.050 metro. Atzo aurkeztu zuten egitaraua, Loiola hotelean, eta Ikasberri Kirol Elkarteko ordezkariez gain, han izan ziren Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta zenbait korrikalari ere.  Antolatzaileek eskerrak eman zizkieten lasterketan laguntzen duten enpresa eta boluntario guztiei, haiek gabe "ezinezkoa" litzatekeelako horrelako proba bat antolatzea. Bestalde, Etxeberriak kirol elkartea zoriondu zuen, urtero-urtero egiten duten "lan isilagatik": "Zuen lana eredu da, gazteak elikatzen dituzue, martxan jartzen dituzue, eta balore onak erakusten dizkiozu". Haren arabera, "ez da kasualitatea" Euskadiko kros txapelketa Giùzkoan tokatzen den denetan Azpeitian egitea, horrek esan nahi du "gauzak ondo egiten" ari direla.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide