Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Onak Mendi Bazkunak astebururako mendi irteera antolatu du Moncayo (2.314 metro) mendira. Larunbatean (urtarrilak 31) goizeko 06:00etan da autobusa, Azpeitiko plazan. Mendizaleak igande arratsaldean (otsailak 1) itzuliko dira Azpeitira. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute, ikasleek eta langabetuek 40 euro eta gainontzekoek 70 euro. Ordainean autobusa eta pentsio erdian aterpea sartuko da. Larunbat gaueko afaria, berriz, Borjako upategi batean egingo dute. Irteeran parte hartzeko izena urtarrilaren 29rako eman behar da Azpeitiko Mendizaleen tabernan.
Irteeran parte hartzeko mendian federatuta egotea derrigorrezkoa da, eta granpoiak eta pioleta beharrezkoak dira.