Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu da Valladolideko Parquesol igerilekuan. Bertan, Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko Lander Uriak eta Iker Aizpuruk hartu dute parte Kirol Egokituko Euskal Selekzioarekin. Biek emaitza bikainak lortu dituzte. Iker Aizpuruk alebin mailan urrezko domina lortu du: 50 metro tximeletan, 50 metro bularrean, 100 metro librean eta 50 metro bizkarrean parte hartu eta denboren batura kontutan hartuta txapelketako onena izan da. Lander Uria, berriz, gaixorik egon zen aurreko egunetan eta, ezin izan du bere maila onena eman. Baina, Euskal selekzioak taldekako sailkapen orokorrean bigarren postua lortzeko bere lana ezinbestekoa izan da.