Iñaki Olaizola: "Gustura ez baduzu egin behar, etxean geldituta hobe"

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015ko urt. 19a, 12:26

Ordu gutxi batzuk falta dira Azpeitia danbor hotsek hartzeko, eta zenbait urduritzen hasita izango da dagoeneko. Gaur arte lasai egon bada ere, urduritasun apur bat izango du Iñaki Olaizolak (Azpeitia, 1994), aurten lehenengoz zuzenduko du Irrintzi taldea, Jose Karapetori erreleboa hartu ostean. Uztarria.eus-ek Olaizolarekin hitz egin du.
Iñaki Olaizola entsegu batean.  Ikusi haundiago | Argazki originala
Hainbat urtez zuzendari izan den Karapetoren lekukoa hartu duzu. Aita Irrintzi elkarteko bazkidea da, eta hark egin zidan gonbita. Inor ez zela apuntatzen eta nahi al nuen atera esan zidan. Esan nion, beste inor ez bazen aurkezten, azken aukera moduan, aterako nintzela, baina ahal bazen beste norbait bilatzeko. Beste ausartik ez da animatu, eta neu izango naiz Irrintziko zuzendaria. Gustura al zaude? Bai. Asko pentsatutako erabakia izan da. Ez da erraza hainbeste lagunen artean zuzendari ateratzea, baina bai, gustura nago. Gustura ez baduzu egin behar, etxean geldituta hobe. Inoiz aritu al zara zuzendari lanetan? Karapetorekin atera izan nintzen zuzendari txiki moduan, baina bestela inoiz ez. Hori bai, etxean jardun izan dut telebista aurrean zuzentzen. Noiz hasi zinen entseatzen? Duela bi aste hasi nintzen entseatzen. Etxean aurikularrak jantzi eta hala jardun nuen. Bestalde, osaba ere zuzendaria da Alkartasuna taldean, eta harekin ere aritu naiz. Osabak erakutsi dit nola zuzendu. Txikitan zuzendari aritutakoa naiz, eta kantuei itxura hartzen nien, baina ez soilik itxura hartzea, jardun egin behar da. Entseguak ere ondo joan dira, nahiko ondo moldatu naizelakoan nago. Kanta berri horrekin lan pixkat gehiago izan dut, baina beno. Osorik irakurtzeko: Uztarria.eus  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide