Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte berriarekin batera, ordubete gehiagoz irekiko dituzte Azpeitiko Udal liburutegiko ateak. Izan ere, goizez 9:00etan irekiko dute eraikina, 9:30ean beharrean; arratsaldean, berriz, 15:30ean irekiko dute, 16:00etan zabaldu ordez. Beraz, ordubete gehiagoz eskainiko dute zerbitzua. Dagoeneko martxan da ordutegi berria, eta Azpeitiko udalak esan duenez, zerbitzua "hobetzeko bidean" pauso bat gehiago da ordutegi aldaketaaldaketa hori.