Santo Tomas Eguna Azpeitian

miriam tamayo 2014ko abenduaren 18a

AZPEITIA: ABENDUAK 21 - Egun osoan zehar. Txorizoa eta taloak dastatzeko postuak, plazan. - Goiz osoan zehar. Azpeitiko neguko azoka berezia baserriko produktuekin. Berdura Plazan. - 10:00etan. Izarraitz txistularien eskutik diana kaleetan zehar. - 10:30ean. Patxi Azkargorta Pilota Memoriala, Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta. Frontoi Txikian. Hainbat mailatako pilotariek hartuko dute parte: aurrebenjaminek, benjaminek, alebinek, infantilek eta kadeteek. - 11:00etan. Udal Musika Bandaren kalejira eta Elciegoko Gaiteroak kaleetan zehar. - 11:30ean. Azpeitiko Gaztetxetik abiatuta, sagardo-karroa trikitilariekin kalejira kaleetan zehar. - 12:00etan. XXXII. Antzerki Topaketetako saria emango diote Lakrikun antzerki taldeari. Udaletxean. Horrez gain, udalak Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketako irabazleei egingo die harrera. - 12:00etan. Bertsolariak herriko plazan. Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi egongo dira bertan. Sebastian Lizaso bertsolaria izango da gaiak jarriko dituena. Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako soinu-jotzaileen kalejira. - 12:30ean. Euskal kirolak Izarraitz Pilotalekuan. Aimar Irigoienen marka saiakera: Manterolaren 150 kiloko zilindro zaharrarekin Zelairen 122 jasoaldiko marka hausten saiatuko da. Ondoren, Mikel Larrañaga eta Jose Mari Olasagasti aizkolariek erakustaldia egingo dute. Idoia Etxeberriak, Goenatxo III.-ak eta Aimar Irigoienek ere harri-jasotze erakustaldia eskainiko dute pilotalekuan. Azkenik, proba mistoak egingo dituzte. - 12:30ean. Fracking-aren aurkako argazki erraldoia aterako dute Etxe Zuri tabernaren aurrean. Azpeitiko Fracking Ez! taldeak antolatuta. - 12:30ean. Erromeria kalejira kaleetan zehar Inmuntzo eta Beloki, Izer eta Alabier eta Montte egongo dira bertan. p13:00etan. Erraldoiak, buruhandiak eta dultzainariak kaleetan zehar. - 18:00etan. Gazteen XIV. Dantza Sueltoko Txapelketa. Sanagustin kulturgunean. Bertan, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur dantzari azpeitiarrak omenduko dira 2014. urteko Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketako irabazleak izan direlako. - Arratsaldean. Musika emanaldia kaleetan zehar. - 20:00etan hasita. DJ Bull Orkatz tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide