Elkarretaratzea egingo dute bihar Azpeitian Abadiñoko hilketak salatzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 11

Atzo goizean bi emakume hilda aurkitu zituzten euren etxean, Abadiñon (Bizkaia). Hildako alabaren senarra atxilotu zuen Ertzaintzak hilketaren egilea izatea leporatuta. Abadiñoko akateak adierazi duenez, gizonezkoa aitortu du bi emakumeak berak hil zituela. Horren ondorioz, Azpeitiko Bilgune Feministak elkarretaratzea antolatu du biharko Indarkeria matxistari aurre hartu! lelopean. Bilkura 19:00etan izango da plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide