Jabi Agirre azpeitiarra atera da kartzelatik

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 8a

[caption id="attachment_119415" align="aligncenter" width="300"] Jabi Agirre, igande iluntzean herrian (Hitza)[/caption] Sevilla II espetxean zegoen, eta zigorra beteta, igandean iritsi zen Azpeitira. Han senide eta lagunekin elkartu zen. Alde Zaharrera iritsita, hainbat herritarrek txalo artean hartu zuten.
Agirrek 2001eko urrian alde egin zuen herritik, eta ETAko talde bati laguntzea eta etxean armak edukitzea leporatu zion orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. 2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten Frantzian, Bourges herrian. Ia urtebete beranduago, 2004an, epaitu zuten Frantzian ETAko kide izatea egotzita. 2008ko abendura arte Frantzian eduki zuten preso, eta gero Espainiratu egin zuten. 2010eko urtarrilean epaitu zuten Auzitegi Nazionalean eta, etxean lehergaiak izatea leporatuta, sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Espainiako hainbat kartzelatan egon da, azkena Sevilla II espetxean. Azpeitiko Sorturen oharra Jabi Agirre libre utziko dutela eta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide