Jabi Agirre azpeitiarra 2003ko atxilotu zuten Frantzian ETAko kide izatea egotzita. 2008ko abendura arte Frantzian eduki zuten preso, eta gero Espainiratu egin zuten. Ordutik, Espainiako kartzeletan egon da, gaur egun Sevilla II espetxean dago, eta etzi handik aterako da.
Agirrek 2001eko urrian aldegin zuen herritik, eta ETAko talde bati laguntzea eta etxean armak edukitzea leporatu zion orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. 2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten Frantzian, Bourges herrian. Ia urtebete beranduago, 2004an, epaitu zuten Frantzian ETAko kide izatea egotzita.
2008ko abenduaren 2an, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatutako euroagindua tarteko Espainiaratu egin zuten azpeitiarra. 2010eko urtarrilean epaitu zuten Auzitegi Nazionalean eta, etxean lehergaiak izatea leporatuta, sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Azken urteak Sevilla II espetxean egin ditu eta handik aterako da etzi.
Azpeitiko Sorturen oharra Jabi Agirre libre utziko dutela eta.