Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
27. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 51 lanen artean aukeratu ditu epaimahaiak, eta abenduaren 3an egingo dute sari banaketa. Lehenengo saria Aintzane Usandizaga Lopezentzat izan da, Kolokan izeneko ipuinari esker. Bigarren saria lortu du Karmele Mitxelenak, Aitaren zapatak ipuinarekin.
Zumaiar onenaren saria hutsik gelditu da aurten.
Sari banaketa Euskararen Egunean, 19:00etan izango da Alondegian. Pako Aristik eta Itziar Gomezek Urari ostutako poemak emanaldia eskainiko dute. Ekitaldi irekia izango da.