Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkarretaratzea 18:30ean izango da Azpeitiko plazan baina bertako obrak direla eta, azkenengo unean erabakiko da elkarretaratzea non egin.
"Herrialdeko hitzarmenak berebiziko garrantzia dute langile guztiei ematen dien babesarengatik" azpimarrtu dute LAB sindikatutik. Metaleko kasua "argienetakoa" dela diote: "Hemen argi ikusten da hitzarmenak ez dituzten enpresetako langileek babes osoa galdu dutela. Lurraldeko hitzarmenak urtean egin beharreko ordu kopurua zehazten dute eta langile askoren urteroko ordu kopuruak goraka egin du" salatu dute LABekoek.
Enpresek "lan gutxi" dagoela esaten dutela diote eta jende gutxiagoren arten egin behar dela azpimarratu dute langileek: "Bide horretan ezinezkoa da lagabezi tasa murriztea".
LABetik Urola Kostako herritar guztiei dei egiten diete "hitzarmenen defentsan" parte hartzeko.