Urrezko Adecco Mailan debutatu du Mikel Ibarguren azpeitiarrak

Ane Olaizola 2014ko azaroaren 26a

Mikel Ibarguren Universidad de Burgos taldeko saskibaloi jokalari azpeitiarrak Urrezko Adecco Mailan debutatu zuen asteburuan, Autocid Ford Burgos taldearekin. Union Financiera Baloncesto Oviedo taldearen aurka aritu zen Burgosko taldea, eta azpeitiarrak azken minutuak jokatu zituen, taldeko hainbat jokalari lesionatu baitziren. Duela lau urtetik Universidad de Burgos taldean jokatzen du hegaleko jokalariak, eta asteburuan Autocid Ford Burgos taldeak deitu zuen partidarako. Hemezortzi urte bete zituen arte Iraurgi SBko jokalaria izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide